2026-08-06 - Bagera - Euskara Donostiako Piratak Aste Nagusia
Baina ongi dakigu Donostiako euskalgintza Bageratik harago ere saretu eta antolatzen dela. Horregatik, aitortza hau hiri osoko euskaltzaleena dela sentitzen dugu, eta Aste Nagusi Piratan parte hartzeko eta elkarrekin ospatzeko gonbidapen berezia luzatu nahi dizuegu.
Hitzordu garrantzitsuenak (Zatoz gurekin!) Jaietan zehar presentzia berezia izango dugu honako ekimen hauetan. Gorde datak eta animatu parte hartzera:
Abuztuak 8, osteguna:
17:00 - Kalejira Zuloaga plazatik abiatuta.
19:00 - Ezkila eta Mattiri ongi etorria.
19:30 - Txupinazoa La Flamenkan.
Abuztuak 11, asteartea:
10:30 - Señora Gosaria eta emakume euskaltzaleen inguruko erakusketa Lasta gunean.
Abuztuak 12, asteazkena:
14:30 - Piraten bazkaria La Flamenkan. (Prezioa: 15€ - Animatu Bagerarekin batera bazkaltzera!)
Abuztuak 15, larunbata:
20:30 - Kantua eta Zikina (kantu-jira ganberroa), Portaletatik abiatuta.
Izena emateko eta informazio gehiago:
💬 Piraten Bazkarirako txartelak: Gurekin etorri nahi baduzu, idatzi WhatsApp mezu bat 688 71 70 74 zenbakira izena emateko.
📖 Egitarau osoa: Informazio guztia eskuragarri duzu lotura honetan: Donostiako Piratak - Egitaraua 2026.
Batu gaitezen Donostiako euskaltzaleak eta ospa dezagun elkarrekin Aste Nagusi Pirata!