TARTEKA: sukaldaritza tailerra

Tarteka egitasmoaren hurrengo hitzordua: Sukaldaritza tailerra Kresala elkartean

2026-03-31 - Bagera - Euskara Gazteak Tarteka

Gazteen artean euskarazko harremanak estutzeko eta aisialdiaz komunitatean gozatzeko helburuarekin, Tarteka egitasmoak aurrera jarraitzen du. Eskalada ikastaroarekin urteari hasiera eman ostean, apirilerako plan goxoago bat prestatu dugu Bageran: sukaldaritza tailerra.

Saio honetan, sukaldean aritzeko trebetasunak landu eta elkarrekin errezeta berriak prestatzeko aukera izango dugu, betiere giro lasai eta euskaldunean. Tailerra Kresala Elkartean gauzatuko da, eta sukaldeko sekretuak ikasi edo, besterik gabe, arratsalde atsegin bat igaro nahi duen gazte orori zuzenduta dago.

Hona hemen tailerraren xehetasunak:

  • Eguna: Apirilak 17.

  • Ordua: 18:00etan.

  • Lekua: Kresala Elkartean.

  • Prezioa: 15 euro (Bagerako bazkideentzat 12 euro).

Izena emateko formularioa

Emaila
Izen abizenak
Telefonoa