Euskara biharretik biharrera

Erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak

2026-01-16 - Bagera - Jardunaldiak

Euskararen normalizazio prozesuan azken hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugun arren, euskara eta euskal hiztunen komunitatea «larrialdi egoeran» dela ohartarazi dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek. Testuinguru horretan, «Euskara biharretik biharrera: erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak» jardunaldiek gogoeta eta eztabaidarako gune izango dira, ikuspegi akademikoa, profesionala eta komunitarioa uztartuz.


Jardunaldi hauen bidez, euskararen erabileran, transmisioan, prestigioan eta politika linguistikoan gertatzen ari diren aldaketak aztertuko ditugu, baita teknologia berriek eta globalizazioak hizkuntzaren etorkizunean duten eragina ere. Euskararen normalizazioan lanean ari diren eragile, aditu eta herritarrak elkartuta, jardunaldi hauek aukera paregabea izango dira norabide berriak marrazteko, erronkei aurre egiteko eta euskararen etorkizuna irudikatzeko.


ORDUTEGIA
9:30 Harrera eta sarrera
10:00  «Esnatu ala Hil» liburuaren aurkezpena Garikoitz Goikoetxearen eskutik.
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua: Haritz Azurmendi, Eider Saragueta eta Garikoitz Goikoetxea.
13:00-13:30 Amaiera

Izena emateko formularioa

Jardunalira bertaratu nahi izanez gero bete hurrengo galdetegia.

Izen abizenak
Jaioturtea
Generoa