2025-11-19 - Bagera - Tarteka
2025a urte oparoa izan da Tarteka egitasmoarentzat. Gazte euskaldunon sarea ehuntzeko asmoz, denetarik egin dugu elkarrekin: mendira joan, olatuak surfeatu, zeramika landu, sukaldatu eta kantuan aritu gara.
Baina urtea behar bezala agurtzeko, azken hitzordu berezi bat falta zitzaigun. Gaztea bazara eta giro euskaldunean ondo pasatu nahi baduzu, zatoz urteko azken topaketara: Ardo dastaketa.
Aukera paregabea da ardo onak probatzeko, lagun berriak egiteko eta urteari topa eginez amaiera emateko.
Ez geratu lekurik gabe!
📅 Data: Abenduak 10, asteartea.
⏰ Ordua: 18:00etan.
💶 Prezioa: 10€ (8€ Bagerakideentzat).
Izena emateko bete hurrengo galdetegia
Animatu eta zatoz Tarteka komunitatearekin topa egitera!