Mintzalagunean izena ematea zabalik!

Urriaren 19ra arte egongo da Mintzalagunean izena emateko aukera zabalik.

2025-09-29 - Bagera - Euskara Mintzapraktika Mintzalaguna

Ireki dugu Mintzalagunen izen-ematea Bageran. Urriaren 19ra arte eman daiteke izena, urte osorako kuotarekin: 30 €.

Zer da Mintzalaguna?
Euskaraz gehiago eta erosoago aritzeko mintzapraktika egitasmoa: astean behin ordu beteko saioak, 4–6 laguneko taldeetan, bidelagun baten laguntzaz. Helburua egunerokoan euskaraz aritzeko ohitura eta konfiantza irabaztea da.

Nola eman izena?

Maila ez da oztopo: taldeak ordutegi eta erritmo desberdinetara egokitzen dira. Anima zaitez eta hasi ikasturtea euskaraz!