2025-05-14 - Bagera - Euskara Bisita gidatua
1. Euskararen Donostia
📅 Maiatzaren 18an, igandea
⏰ 12:00etan
📍 Abiapuntua: Donostiako Udaletxea (atzealdetik)
Donostiaren bilakaera soziolinguistikoa ezagutzeko ibilbidea: herriaren, udalaren eta hizkuntzaren arteko harreman historikoan barneratuko gara, kalez kale.
2. Bertsolaritza Donostian barrena
📅 Maiatzaren 25ean, igandea
⏰ 12:00etan
📍 Abiapuntua: Antzoki Zaharra
Nerea Arriola eta Beñat Gaztelumendiren eskutik, bertsolaritzak hirian izan duen presentzia historikoa eta kulturala ezagutuko dugu, bertso eta pasadizo artean.
Bi bisitak dira:
✔️ Doakoak
✔️ Euskaraz
✔️ Publiko orokorrarentzat egokiak
⚠️ Leku kopurua mugatua da, eta izena ematea beharrezkoa da.
📩 Izena emateko beheko galdetegia bete!
Ez galdu aukera paregabe hau: Euskaraldia ospatu, eta aldi berean, Donostia euskaraz eta beste ikuspegi batetik ezagutu.