2025-03-27 - Bagera - Euskara Tarteka sukaldaritza tailerra
Lehenik eta behin Tarteka zer den azalduko dizuegu. Tarteka, izenak dion bezala, tarteka antolatuko ditugun 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako planak dira. Zer plan mota? Orotarikoak. Hor bukatzen da azalpena.
Lehenengo honetan sukaldaritza tailerra antolatu dugu Kresala Elkartean. Apirilaren 26an izango da goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Basque Culinaryn tailerrak eskaintzen dituen Marti Aviles izango da Tartekako sukaldari nagusia. Harekin, bi orduz sukaldatzen aritu ostean elkarrekin solasean dastaketarako ordua izango dugu.
Esperientzia kulinario eta sozial honetan parte hartzeak 15€ besterik ez ditu balio (letra txikian: prezioaren barruan tailerra bera, osagaiak eta edaria sartzen dira). Ordainketa egiteko ES68 3035 0075 40 0750035509 kontura transferentzia egin gai bezala Tarteka eta izen abizenak jarriz edo bestela Bageratik pasa zuzenean bertan ordaintzeko.
OHARRA: Plazak oso mugatuak dira eta lehen bait lehen izena ematea gomendatzen da. Ez gara musika taldea eta ez dugu beste tailer bat egingo plazak betez gero. Barkatu.