2025-02-24 - Bagera - Euskara Tailerra fanzinea
Bagera Elkarteak fanzine tailerra antolatu du, euskarazko sormen espresioa bultzatzeko. Martxoaren 18tik apirilaren 8ra, parte-hartzaileek beren fanzine propioa sortzeko aukera izango dute, asteartero 18:00etatik 20:00etara egingo diren saioetan.
Tailer honen irakasleak Maider Leturiaga, Esti Unanue, Ainara Alkorta eta Ainara Azpiazu izango dira. Haiek gidatuko dute sormen-prozesua, eta parte-hartzaileek hainbat teknika eta tresna erabiliz (idazketa, marrazketa, collagea...) beren fanzineak sortzeko aukera izango dute.
Tailerrak 35 euroko prezioa du, eta izena emateko epea martxoaren 12ra arte egongo da zabalik. Hurrengo galdetegia bete besterik ez duzu egin behar!
Fanzineak sortzeko gogoa baduzu, hau da zure aukera! Ez galdu aukera hau eta parte hartu!