2025-02-07 - Bagera
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostian udaltzain izateko euskarazko B2 maila baliogabetzen zuen sententziaren aurka aurkeztutako kasazio helegitea. Larritasunez bizi dugu azken erabaki hau, izan ere, udaltzainek herritarrarekin duten harreman zuzena eta hauen segurtasunari lotutako lanpostuak direla kontuan izanik. Tamalez, epaitegien azken erabaki honek, euskaraz bizi nahi duten donostiarrak bigarren mailako herritar izaten jarraitzera kondenatuko ditu, beraz, herritarren eskubideak egiazki bermatuko dituen arkitektura juridiko berri bat aldarrikatuko dugu.
Honenbestez, erabaki erreakzionario, atzerakoi eta euskarafobo horien aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak dei egiten diegu hizkuntza berdintasunean sinesten duten Donostiako herritar, eragile, sindikatu eta alderdiei datorren asteazkenean, hilak 12, 18:30ean Alderdi Ederren egingo dugun elkarretaratzean parte har dezaten.