Bagerakideak Kontari

Ìpar Amerikako herri indigenak. Ander Trigo

2022-12-13 - Joseba

Adituak izatera iritsi gabe, lana dela, edota zaletasunen bat dela, denok gaude hainbat gaitan bereziki jantzita. Pentsa zer nolako altxorra egongo den 500 bat bazkideko elkarte bateko kideengan!

Aberastasun hori Donostiako euskaldunen eskura jartzea merezi duelakoan, Bagera elkarteak `Bagerakide kontari´ ekimena abiatzea erabaki du. Asmoa da Bagerakideei eta haien ingurukoei aukera ematea ezagutza hori zabaltzeko, hilean behingo hitzaldi sorta baten bidez. 

Horiek horrela, eta egitasmoari hasiera emateko, abenduaren 15ean, 18:30ean, Bagera elkartean, lehenengo mintzaldia eskainiko da, Ander Trigosen eskutik. Gaia: Ìpar Amerikako herri indigenak´. Gonbidatuta zaudete.