2022-11-29 - Joseba
Bagerak antolatzen duen “Bikografiak” saioa Donostiarekin lotura duten bi lagunen ibilbidea errepasatzen duen solasaldia da. Oraingoan, Oier Guillan eta Nerea Arriolaren biografiak ezagutzeko aukera izango dugu. Ekhiñe Atorrasagasti Ugarte kazetariak egingo ditu gidari lanak.
Saioa aurrez aurre ikusteko auke- ra izango da abenduaren 12an, 18:00etan, Teila Fabrikan (Egia). Ondoren, Bageraren Youtubeko kanalean eta abenduaren 13an, 22:00etan, Hamaika Telebistan egongo da ikusgai.