ABENDUAK 3-EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARALDIA ETA EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEKO 180 BAT EKITALDI ANTOLATU DIRA

2022-11-18 - Joseba

Azaroak 18 ditu jada eta gaur bertan hasi da Euskaraldiaren 3.edizioa. Honekin batera, bai Euskaraldia girotzeko eta baita Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko askotariko egitarauak antolatu dira hiriko hamabost auzoetan. Azaroaren 18tik abenduaren 3ra 180  bat ekitaldi  antolatu dituzte hainbat eragileek Donostian barrena:  Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Egian, Grosen, Ibaetan, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erribera, Morlansen  eta Parte Zaharrean. Guztira, 65 bat eragile aritu dira auzoetako egitarauak antolatzen.

Ahobiziak eta belarriprestak biltzeko ekimen asko antolatu dira, euskararen erabileran lagungarri izan daitezen. Horrez gain, 16 urte azpikoek Euskaraldian parte hartu ezin duten arren, horientzat ere badira ekintza erakargarriak.

Ekintza sorta zabala eta anitza prestatu da egun horietarako: kultur ekintzak (antzerkiak, liburu irakurketak, bertso saioak, zinema emanaldiak, kontzertuak eta abar), erabilera sustatzeko egitasmoak (mintzodromoak, euskarari buruzko solasaldiak),  haurrentzako jarduerak edota familian egitekoak (pailazoak, bisita gidatuak eta abar).

Ikus ezazu zure auzoan zein egitarau dagoen eta hurbildu euskara zaindu eta maitatzera: HEMEN