Irakurketa erreza taldea Koldo Mitxelenan

2022-10-04 - Bagera

Udazkenean Irakurketa Errazeko euskarazko taldeak abian jarriko dira Koldo Mitxelena Liburutegian. Astean behin bilduko dira, guztira 8 saio izango dira María Peralta Vidaurreta idazlearen Debekatutako koloreak liburua elkarrekin irakurtzeko.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Bi talde eskainiko dira:

Asteazken arratsaldetan, 19:00etatik 20:00etara, urriaren 19tik abenduaren 7ra. Talde honetan izena emateko urriaren 19a baino lehen ondoko loturako formularioa bete: https://labur.eus/SV8z4

Ostegun goizetan, 10:00etatik 11:00etara, urriaren 13tik abenduaren 1ra. Talde honetan izena emateko urriaren 13a baino lehen ondoko loturako formularioa bete: https://labur.eus/Lf41Z

Edozein zalantza edo galdera izanez gero idatzi lasai kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefonora.