Bikografiak: Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano

2022-09-30 - Joseba

Urriko "Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan" saioan Mireia Gabilondo (Aktore,zuzendari eta gidoigilea )eta Harkaitz Cano (Idazlea) elkarrizketatuko ditugu.Gidari lanetan Jon Olano (kazetaria) arituko da.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ...  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Elkarrizketa aurrez aurre ikusteko aukera izango da Urriak 18an, arratsaldeko 18:00etan, Teila Fabrikan.

Izen ematea: bagera@bagera.eus helbidean