2022-09-21 - Bagera
Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak lankidetzan bertso-eskola eskainiko dute, ikasturte osorako programa batekin.
Bagera Elkarteak Bertsozaleen Elkartearekin batera bertsolaritza ikastaroa antolatu du urriaren 5etik ekainaren 14ra. Bi talde egongo dira asteazkenero Bagera Elkartean, hasiberrientzat 18:00tatik 19:00tara eta besteak 19:00tatik 20:00tara. Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak jorratuko dira. Irakaslea Beñat Gaztelumendi bertsolaria izango da.
Ikasturte osorako matrikula 60 eurokoa izango da eta izena emateko https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/bertso-eskolak-2022-2023-izen-ematea helbidean galdetegia bete behar da.
Bertso-eskolak bertsolaritzaren ezagutzan sakondu eta hizkuntzaren alde ludikoa lantzeko eratzen diren guneak dira. Euskal kultura modu sortzaile eta aktibo batean bizitzeko. Aisialdian gazte zein helduen euskararen erabilera, bizitasuna eta kalitatea handitzeko sortuak dira.
Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz!
Bertso-eskolan, barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango dugu Beñat Gaztelumendi bertsolariaren laguntzaz.
DATAK: Urriaren 5etik ekainaren 14ra
EGUNA: Asteazkena
ORDUA: Hasiberriak 18:00tatik 19:00tara, eta besteak, 19:00tatik 20:00tara.
LEKUA: Bagera Elkartean
IRAKASLEA: Beñat Gaztelumendi bertsolaria
Informazioa: bagera@bagera.eus / 943005074