2022-05-30 - Bagera
Soziolinguistika Klusterrak 5 urtean behin egiten duen Hizkuntzen erabileraren kale neurketaren emaitzak aurkeztu ditu.
Emaitza nagusiak
Euskal Herriko kaleetan behatutako zortzi pertsonatik bat ari zen euskaraz (% 12,6). Datu orokor hau 2016ko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketan behatutakoaren berdina da.
Gipuzkoan hitz egiten da gehien (% 31); hurrengo postuan kokatzen da Bizkaia, % 9ko erabilerarekin; eta % 5-6 inguruko erabilera-maila dago Araban, Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian.
Eremurik euskaldunenean behera egin du euskararen kale-erabilerak.
Azken bost urteetan, haurren erabilerak gora egin du.
Zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago gailentzen zaio emakumezkoen euskararen kale-erabilera gizonezkoenari.
Donostian, euskararen kale-erabilera % 15,3koa da, eta gainerako hiriburuetan % 2,5-4 artean dago. Aipagarria da, hiriburuen hurrenkeran, Gasteiz bigarren postuan kokatu izana. Gogora dezagun Araba dela erabilera baxuena duen lurraldea. Gasteizen eta Bilboren kasuan, euskara, gaztelania edo frantsesa ez diren beste hizkuntzen kaleko erabilera azpimarratu behar da, % 4-5ekoa baita. Baionan, berriz, % 3,4koa da gaztelaniaren kale-erabilera.