Bikografiak saioa: Jone Amezaga eta Koldo Soret

2022-05-11 - Bagera

Maiatzeko "Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan" saioan Jone Amezaga (dantzaria) eta Koldo Soret "Niño Coyote" (musikaria) elkarrizketatuko ditugu.Gidari lanetan Oihana Maritorena (kazetaria eta aktorea) arituko da.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ...  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Elkarrizketa aurrez aurre ikusteko aukera izango da maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Teila Fabrikan.

Izen ematea bagera@bagera.eus helbidean.

Oharra: elkarrizketa osoa Hamaika Telebistan ikusgai maiatzaren 27an 22:00etan.

Aurreko saioak ikusi