2022-04-29 - Bagera - irakurketa erraza
Denboraldi berria maiatzaren 3tik ekainaren 7ra arratsaldeko 18:30ean (astearteetan).
Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Nuria Climenten “Koltanaren bidean” irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
TALDEA BILDUKO DEN EGUNA: Maiatzaren 3tik Ekainaren 7ra (asteartero)
Ordua: 18:30etik 19:30era.
Tokia: Ernest Lluch udal liburutegia
Izen-emate epea: amaraliburutegia@donostia.eus / 943481867