Bikografiak: Paula Estévez Del Diego eta Olatz Beobide Egaña

2022-02-25 - Bagera

Martxoan urteko lehen Bikografiak saioa martxan jarriko dugu aurrez aurreko formatura bueltatuz.

Teila Fabrikaren (proiektuen eta pertsonen elkargunea. Elkarlana, kultura eta ekonomia soziala dute jomuga) babesletzari esker, aurrez aurreko formatura itzuliko gara publikoarekin. Bestalde, Hamaika telebistak grabatuko du saioa eta ondoren beraien emisioan ikusteko aukera izango dugu.

Lehen elkarrizketa saioa martxoaren 18an, 18:00etatik 19:00etara, izango da Teila Fabrikan (Egia auzoan). Gonbidatuak: Olatz Beobide Egaña (aktore eta zuzendaria) eta Paula Estévez del Diego (ilustratzailea, komikigilea eta musikaria) izango dira.

Edukiera mugatua denez, aurretik izena eman behar da ondorengo galdetegia betez.