Euskal Herriaren erliebezko mapa

Egin zure eskaera Bagera Elkartean

2022-02-21 - Bagera

Seaskako Bernat Etxepare lizeoak Euskal Herriko mapa bat kaleratu du, erliebean, eguneratua eta euskara hutsean. Lizeoa handitzeko dirua lortu nahi dute.

Bernat Etxepare Lizeoa Baionan kokatua den Xiberuko, Lapurdiko eta Nafarroa-Behereko euskarazko lizeo bakarra da. Euskararen biziraupena bultzatu eta etorkizuneko euskal hiztunak heziko dituen bakarra.

Euskal Herriko mapa erliebean nahi izanda ere, ez zen erraza lortzea. Elkar argitaletxeak egiteari utzi zion duela hogei urte. Orain, baina, Baionako Bernat Etxepare lizeoak eskaintzen du: Sua argitaletxeak Euskal Herriko mapa eguneratu du, Elkarrek egin, eta Bernat Etxeparek salgai jarri du.

Bagera Elkarteak egitasmoarekin bat egin du eta interesa duen orok elkartean eskaera egiteko eta Bagera Elkartean jasotzeko aukera izango du.

Eskaera egiteko epea martxoaren 1etik 31ra izango da.

Salneurria 99€ + bidalketa gastuak