2022-02-21 - Bagera
AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 22. KORRIKAk 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean. «HitzEkin» da hautatutako leloa, AEKren esanetan, «euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea delako». Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu KORRIKAk edizio honetan, «beren ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik».
KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
2022ko martxoaren 31n Amurrion hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du apirilaren 10ean Donostiara heldu arte. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Donostiako Korrika batzordeak
Zure auzoan eratuko den KORRIKA batzordean parte hartu nahi baduzu ekimenak@bagera.eus helbidera idatzi.
Korrika denda
Eskuratu petoa, kamisetak, izerditakoak... Donostiako Korrika dendan (Esterlines kalea 5, Alde Zaharra). Ordutegia ostegun eta ostiraletan, 17:00-20:00 eta larunbatetan, 10:30-13:30 eta 17:00-20:00.