SOLASALDIA | Batuz Aldatu eta Hezkuntza Lege berrirako proposamena

2022-01-31 - Bagera

2021eko ekainean, Euskal Herri osoko 100 eragilek Batuz Aldatu dokumentua aurkeztu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak: Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala
 
Bertan helburu argi bat zehazten zen: Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortu eta bermatu behar dira. 
 
Batuz Aldatu dokumentuan jasotzen diren helburu eta ardatzak arloz arlo garatu nahi ditugu orain, eragileen ekarpenekin aberasturik. Lehen urratsa, Batuz Aldatu euskalgintzan eta euskaltzaleen arteen hedatzea izango da.
 
Datozen asteetan solasaldiak antolatuko dituzte
 
Solasaldi horiek Batuz Aldaturen edukiaz hitz egiteko izango dira, aurrera begirako egitasmoez eta eragileon ekarpenak jasotzeko. Paul BIlbao Kontseiluko Idazkari nagusia izango da bertan eta bide batez, EAEko Hezkuntza Lege berriaren harira, abenduan hezkuntzako eragile nagusiekin batera aurkeztu zuten Euskaraz Hezi, Berdintasunez Hezi proposamena azalduko dute.
 
Donostian antolatuko duten lehen solasaldian galdera honi erantzun nahi diote: Zein ekarpen egin dezakegu eragileok hizkuntza politiketan eragiteko? 
 
Hitzordua: Otsailaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan DOKA Kafe-antzokian izango da. Guztion hitza eta ahotsa ongi etorriak izango dira. 
 
Izen ematea

lotura honetan edo haizpea@kontseilua.eus helbidera idatziz.