Bidelariak
Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.
2022-01-19 - Bagera
2021-2022 Mintzalagunen 2. matrikulazio kanpaina abian da eta parte hartzeko izen ematea Urtarrilaren 10etik 28ra izango da.
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da.
Nola funtzionatzen du?
3-4 laguneko taldeak osatzen dira.
Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.
Taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute: tabernan, hondartzan, pasealekuan, kiroldegian….
Nola parte hartu?
Mintzalagunean bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).
Modu batera edo bestera parte hartzeko interesa baduzu, urtarrilaren 10etik 28ra da izen ematea. Eta praktikatu nahi dutenen kasuan 25 euro ordaindu behar dute ikasturte osoa ES33 30350092570920042476 Euskadiko Kutxako zenbakian (kontzeptuan izen-abizenak jartzea beharrezkoa da). Izena eman duten taldeak otsailean hasiko dira martxan ekaina bitarte.
Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.
Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz.