Xiberoko Ikastolen alde elkartasuna hedatzen!

2021-11-02 - Bagera

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Hau horrela, Ikaskoli saski salmenta jarri zuten martxan etorkizunean autonomia handiago batekin bizitzeko gisan.

Aurten ere, hiru saski mota izango dituzte salgai : Ahuzki, Irati eta Orhi. Saskiak (gazta, ahate gibel, eztia, axoa, saltxitxoi, pate, pastelak, axoa, erreximenta) bi ikastoletan dauden ekoizleei esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin: oraingo guraso eta guraso ohiak. Esan gabe doa, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate handiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte.

Saskiak Bagera Elkartean eskatu eta bertan jaso ahalko dira. Eskaera egiteko beheko galdetegia bete behar da azaroaren 28a baino lehen edo  943005074 telefono zenbakira deitu.

Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!

Ahüzki (40,00€)

Xerriki patea – 190g, Ahate gibel berrosatua – 125g, Eztia – 500g, Bixkotx poltsa artisanala – 150g, Ardi Gazta – 550g.

Irati (55,00€)

Xerriki patea – 190g, Ahate gibel berrosatua – 125g, Axoa: xahalki xehatua saltsan – 640g, “Ezti Olha” eztia (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia) – 500g, Bixkotx poltsa artisanala – 150g, Ardi Gazta – 550g.

Orhi (70,00€)

Ahate gibela – 200g, Bixkotx gatzatuak – 80g, Lukainka idorra, Azafrai erreximenta (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia) – 250ml, Gazta – 1kg.