Helduen bertso-eskola 2021-2022

Izen ematea zabalik

2021-09-08 - Bagera

Bertso-eskolak bertsolaritzaren ezagutzan sakondu eta hizkuntzaren alde ludikoa lantzeko eratzen diren guneak dira. Euskal kultura modu sortzaile eta aktibo batean bizitzeko. Aisialdian gazte zein helduen euskararen erabilera, bizitasuna eta kalitatea handitzeko sortuak dira.

Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz!

Bertso-eskolan, barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango dugu Beñat Gaztelumendi bertsolariaren laguntzaz.

Eguna eta ordua: Asteazkenetan, 18:15-19:15.

Tokia: Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).

Hasiera data: 2021-10-6        Amaiera data: 2022-06-15

Prezioa: 55€