2021-07-28 - Bagera - Aste Nagusia euskararen trataera Donostia Hizkuntza neurketa erabilera behaketak
Azken hogeita zazpi urteetan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Aste Nagusiko hizkuntza tratamendua aztertu du. Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea.
Biltzen ditugun datuekin Aste Nagusian izan den euskararen erabileraren txostena osatzen dugu. Neurketa hauen helburua Donostian antolatzen diren jaialdietan euskararen erabilera areagotzea da eta horretarako guztien lana oso garrantzitsua da neurketak ahalik eta osatuenak izateko.
Hau horrela, aurten ere, hizkuntza erabileraren neurketa egin nahi dugu eta horretarako herritarrengana zuzentzen gara laguntza eske. Aurtengo egoera berezia den arren, Abuztua Donostian 2021 egitasmoa aurkeztu du Udalak. Horren baitan hainbat jarduera antolatuko dira eta behaketa ahalik eta osatuena egiteko ezinbestekoa dugu jendearen parte hartzea.
1. Aste Nagusiko jardueren zerrenda begiratu eta aukeratu zein ekintza behatu nahi duzun.
Egitaraua egun, gai edo gunearen araberako sailkapenarekin bistaratzeko aukera: https://astenagusia.donostiakultura.eus/eu/programa/agenda
Egitarau osoa deskargatu hemen: https://www.donostiakultura.eus/images/100_actividades/130_fiestas/040_semana_grande/EGITARAUAeuskgazt.pdf
2. Ondorengo bi traolak (#abuztuadonostian #euskaraz) erabiliz identifikatzen ditugun hizkuntza urraketak eta ondo egindakoak sare sozialetan elkarbanatuko ditugu.
Horrekin batera, Bagera Elkartearen twitter kontua aipatzea (@BAGERAelkartea) eskertuko dugu, horrela zuek igotako edukiari zabalpena emango diogu.
Oharra: