Bikografiak: Ainhoa Gutierrez eta Ibon Martin

Bi ibilbide elkarrizketan

2021-06-16 - Bagera

Ekaineko Bikografiak saioan, Ainhoa Gutierrez (zinemagile eta zinema kritikaria) eta Ibon Martin(idazlea) elkarrizketatuko ditugu. Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da Bikografien saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ...  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Gidari lanetan Ion Olano Carlos kazetaria arituko da.

Eguna: ekainak 18

Ordua: 18:30ean Bageraren Youtubeko kanalean eta 22:00etan Hamaika telebistan.

Aurreko elkarrizketak ikusi