Udan ere mintzalaguna

ekainaren 25ean amaituko da izen ematea

2021-06-01 - Mintzalaguna - Euskara

 

Ohi bezala udan ere mintzapraktikarako taldeak osatuko ditugu uztailean eta abuztuan. Aukera dago hilabete batean edo bitan parte hartzeko. Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea. Izen ematea ekainaren 1etik 25era izango da. 

IZEN EMATEA

Lehen aldia bada Mintzalagunean parte hartzen duzula klik egin HEMEN eta galdetegia bete.

Lehendik parte hartu baduzu (azken hiru urteetan) dagoeneko altan zaudenez SARTU ZURE KONTUAN eta formularioa bete. Lehenik, pasahitza berreskuratu beharko duzu. Ondoren, 2021eko uda ikasturtean alta eman eta aldaketak badaude egin (euskara maila, ordutegia…).

Edozein zalantza, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.