2021-02-08 - Bagera
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza politiketan eragiteko proiektu bat lantzen ari da. Proiektu horren baitan adostasunak bildu nahi ditu eta horretarako oinarrizko dokumentu bat Kontseiluko bazkide diren kidegoarekin partekatu du (mezuari atxikita doakizu). Asmoa da Kontseiluko Batzarrean adostea. Horrekin batera Kontseilua harreman erronda zabal bat burutzen ari da atxikimendu gehiagoren bila.
Proiektua azaltzeko eta dokumentuaren inguruan ekarpenak egiteko asmoz, otsailaren hasierarako Kontseiluak mintegi batzuk antolatu zituen hiriburuetan. Egoera dela eta mintegi horiek bertan behera utzi behar izan dira eta horien ordez online mintegiak proposatu dizkigu.
Mintegi hauetan dokumentuaren aurkezpena egingo da batez ere eta lanketaren bat proposatuko den arren, ekarpenak aurrerago egiteko aukera egongo da.
Mintegiaren data: otsailaren 10ean goizeko 10:00etan
Izen ematea: idazkaritza@bagera.eus helbidean
Zure ekarpena eta parte hartzea oso garrantzitsua da guretzat (Bagera Elkarteko bazkide zaren heinean) eta animatu nahi zaitugu izena ematera.