Bageraren Zineforuma

Korasagasti. Asier Susaeta

2021-01-07 - Bagera - Zineforuma Korasagasti Asier Susaeta

Urtarrilaren 13an Korosagasti dokumentala ikusteko aukera izango dugu Bageraren Zineforumean.

1926ko azaroa. Beizamako Korosagasti baserrian, Bibiana ama eta Maria ahizpa bortizki erailda topatuko ditu Jazinta Odriozolak Tolosako lana utzi eta etxera bueltatzen den egunean bertan. Marroquín epaileak Korosagasti baserriko lanetan laguntzen ibiltzen diren gizonekiko egingo du lehen susmoa, eta haiek bezalaxe, inguruetako biztanle asko sartuko ditu preso Azpeitiko espetxean, tartean Itsasondoko Lizardi baserrikoak eta baita Jazinta Odriozola bera ere. XX. mende hasierako euskal gizarte itxi eta mesfidatienarekin egingo du ordea epaileak topo, eta hilabeteak iraungo duen prozesuaren ostean, inoiz argituko ez diren hilketen zerrenda luzera pasatuko dira Beizamako hilketak ere.

Erabaki produkzio taldeak ekoitzi du filma auzolanean. Urola bailara osoko hainbat norbanako eta taldeen laguntzaz.

 

Eguna: Urtarrilak 13

Ordua: 18:30

Lekua: Lugaritz Kultur Etxean

Gonbidatua: Asier Sustaeta (filmaren zuzendaria)

Moderatzailea: Ander Gisasola

Antolatzaileak: Bagera Elkartea eta Donostia Kultura