2020-11-30 - Bagera
Guraso eta euskaltzale talde batek kanpaina abiatu dugu Disneyk bere produktuak eta, bereziki, Disney+ plataforma, euskaraz eskaini dezan lortzeko.Enekantak eta Pirritx eta Porrotxez gain Euskal Herriko haurrek Frozen, Ice Age, Star Wars eta abar ikusten dituzte. Disney multinazionalak eta bere menpeko Pixar, Marvel eta abarrek sorturiko filmak eta telesailak espainolez edo frantsesez bakarrik daude. Katalunian duela hilabete lortu zuten Disney+ plataforma digitala katalanez ere egotea, sinadura bilketa bat tarteko. Pentsatu dugu euskaldunok ere aukera hori izan dezagun mugitzeko ordua dela.
|