2020-11-20 - Bagera
Azaroko Bikografiak saioan Usua de la Fuenteren (Niña Coyote bateria jolea) eta Getari Etxegarairen (euskal aktore eta zuzendaria) ibilbideak ezagutzeko aukera izango dugu.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastuko dugu. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ... Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Saioa ikusgai izango da azaroaren 20an 18:30etatik aurrera Bageraren Youtubeko kanalean eta 22:00etan Hamaika telebistan.
Hona hemen aurrerapena