2020-10-28 - Bagera - Euskara kike amonarriz jone miren hernandez Miren Artetxe Jardunaldia
Aurtengo Bageraren jardunaldia San Telmo Museoan egingo dugu azaroaren 14an "Euskararen diskurtsoak. Zaharrak berri? " izenburupean. Euskararen inguruan azken urteetan ematen ari diren diskurtso ezberdinak izango ditugu hizpide.
09:45-10:00 Ateen irekiera eta izen ematea
10:00-10:30 “Gure diskurtsoak eta euskara: Zer dugu berritzeko edo egokitzeko?”
Kike Amonarriz Gorria (Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista)
10:30-11:00 “Euskara, gazteen ispilua”
Jone Miren Hernandez Garcia (Gizarte antropologia irakaslea)
11:00-11:30 “Bertsolaritzatik hiztun berrietara, hiztun berrietatik hizkuntzara”
Miren Artetxe Sarasola (bertsolaria eta ikerlaria)
11:30-12:00 Atsedena
12:00-13:30 Mahai ingurua
Kike Amonarriz Gorria (Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista), Jone Miren Hernandez Garcia (Gizarte antropologia irakaslea) eta Miren Artetxe Sarasola (bertsolaria eta ikerlaria). Moderatzailea Lander Arbelaitz kazetaria.
Izen ematea derrigorrezkoa izango da jardunaldian parte hartzeko.
Covidaren esposizioaren arriskuak ahalik eta gehien murrizteko eta, pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, babes-neurriak ezarri ditugu.
Jardunaldia aurrez aurrekoa izango da baina momentuko egoeraren baitan formatuak aldaketak izan ditzake.