Mintzalaguna egitasmoa 2020-2021

Izen ematea zabalik

2020-09-30 - Bagera - Mintzapraktika Mintzalaguna

2020-2021 Mintzalagunen matrikulazio kanpaina abian da eta parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 19ra izango da.

Zer da Mintzalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da.

Nola funtzionatzen du?

3-4 laguneko taldeak osatzen dira.

Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.

Nola parte hartu?

Mintzalagunean bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).

Praktikatu nahi dutenen kasuan (bidelaria):

  • 25 euro ordaindu behar dute ikasturte osoa ES33 30350092570920042476 Euskadiko Kutxako zenbakian (kontzeptuan izen-abizenak jartzea beharrezkoa da).
  • Epe barruan izena eman eta ordainketa egin dutenekin osatuko dira taldeak.

IZEN EMATEA

Lehen aldia bada Mintzalagunean parte hartzen duzula klik egin EMAN IZENA botoian eta galdetegia bete:

EMAN IZENA

 

Lehendik parte hartu baduzu dagoeneko altan zaudenez SARTU ZURE KONTUAN botoian sakatu. Lehenik, pasahitza berreskuratu beharko duzu. Ondoren, 2020/2021 ikasturtean alta eman eta aldaketak badaude egin (euskara maila, ordutegia…).

 

SARTU ZURE KONTUAN

 

Mintza taldeak eta Covid 19        

 

Ikasturte honetan talde txikiak egingo ditugu (lau lagun gehienez) eta auzo bakoitzean non elkartu modu seguruan aztertzen ari gara.