Irakurketa Erraza talde berria

Asteartetan Ernest Lluch liburutegian

2020-09-02 - Bagera

Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Núria Martí Constansen “Zeru beraren azpian” irakurriko dugu.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

DATA: irailaren 22tik urriaren 27ra arte (asteartero)
ORDUA: 18:30etik 19:30era
TOKIA: Ernest Lluch Liburutegian - Amara

IZEN-EMATE EPEA: irailaren 4tik irailaren 21era arte

* Izen ematea doakoa da baina edukiera mugatua (10 lagun)

Hartuko diren segurtasun neurriak

  • 10 laguneko taldea
  • musukoa eraman
  • eskuak garbitzea
  • segurtasun distantzia mantentzea: 1,50 metrokoa