San Joan Lore Sorta

2020-06-22 - Bagera

Aurtengoan, San Joan eguna berezia izango da. Surik ez da egongo auzoetan. Ez-ohiko San Joan bezperan, su bakarra piztuko da Donostian: Konstituzio plazakoa. Baina Bagera Elkarteak San Joanetako lore sorten usadioari heldu nahi izan dio aurten ere. Gau magiko honek, mito, errito eta emozio handiko jarduerak biltzen ditu haren ospakizunaren inguruan. Horietako bat; San Joan lore-sortena da. Euskal Herriko sorginen gaua zela-eta, San Joan lore-sortak egiten ziren, gaitzak uxatzeko, etxea babesteko edota urte osorako osasuna ziurtatzeko.Zailtasunak zailtasun, Egia auzoan 350 lore sorta banatuko ditu, eta hiru gunetan banatuko dira: Plaza Haundin, Plaza Berrin eta Plaza Gorrin, 20:00etan segurtasun neurriak kontutan hartuta.

San Joan lore-sorta

San Joan bezperan jasotako hainbat landarerekin osatzen da San Joan sorta. Osatzeko honako lore eta landare hauek bildu behar dira:
Usaina duen lorea: arrosa edo mihilua (foeniculum vulgare)
Fruitua ematen duen landarea (urteko uzta oparoa izan dadin): galburua,  arto landarearen zatia, babarrun edo patata hostoa…
Basoko landare edo zuhaitz-hostoak: garoa, lizarra…
San Joan lorea: bitxilorea da Gipuzkoan (Leucantenum)
Gipuzkoako herri askotan sortari erramua ere erants lekioke.

Lore- sorta honek, naturaren indarra jasotzen du, sorgin eta izpiritu gaiztoengandik babesten gaituelarik. Etxean gorde behar dugu buruz behera eta lehortzen utzi. Ekaitz handia balitz, etxea babestuko genuke sorta zati bat erreta. Urteko osasuna ere ziurtaturik omen dago lore-sorta etxean izanda. Hurrengo urteko San Joanetan sorta zaharra ekarri eta sutara bota behar da; berriak ordezkatu du erretakoa, eta, hala, ondorengo urtean ere etxea eta etxekoak babestuak izango dira.

San Joan bezperan jasotako hainbat landarerekin osatzen da San Joan sorta

Ohiturak dionez, arau horiek kontuan izanik egin behar da sorta. Berak naturaren indarra jasotzen du, eta, etxean gordez gero, sorgin eta izpiritu gaiztoengandik babesten omen gaitu. Urte osoan izan behar da etxean. Ekaitz handia balitz, etxea babestuko genuke sorta zati bat erreta. Urteko osasuna ere ziurtaturik omen dago lore-sorta etxean izanda. Hurrengo urteko San Joanetan sorta zaharra ekarri eta surtara bota behar da; berriak ordezkatu du erretakoa, eta, hala, ondorengo urtean ere etxea eta etxekoak babestuak izango dira.