Ikasturteari amaiera emateko mintzalagunek topa!

Mintzodromoa eta ardo dastaketa

2020-06-08 - Bagera

Mintzalaguna komunitateko kideon ikasturtea oparoa izan da. Izan ere, urtero bezala, elkarrekin euskara praktikatzeko esperientziak partekatu ditugu. Asteroko hitzorduen zein mintzalagunon sarearen bidez astero hartu-emanetan izan gara.

Ikasturteari amaiera emateko, bi ekintza antolatu ditugu: mintzodromoa eta ardo dastaketa.  Aurrez aurre elkartzerik ez dugun arren, elkartu gaitezen sarean eta amaitu dezagun elkarrekin Topa eginez!

 



Mintzodromoa

Ekainaren 24an 18:30etan Mintzodromoa antolatu dugu.

Mintzodromo berezi hau, bideokonferentzia bidez eginen dugu. Euskal herri osoko Mintzalagunak ezagutu ahal izateko aukera paregabea.
Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitugu.Mintzodromoa Jitsi izeneko tresnarekin egingo dugu. Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturan Euskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu hemen.

5-6 laguneko taldeak osatuko ditugu Jitsiko gela birtualetan, proposatutako gai batzuen inguruan solasteko eta bukaeran jitsiko-gela berean elkartuko gara eta topa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko.
IZEN EMATEA

 



Ardo dastaketa

Ardo dastaketa-Ekainaren 25ean, 18:30etan

Ardo sorta bat bidaliko dizugu etxera, eta online ardo-dastaketan parte-hartzeko aukera eskaintzen dizugu, Enologo batek gidatua, modu birtualean. Etxeko erosotasunetik, zure ordenagailuaren, mugikorraren, tabletaren bitartez, ardoen berezitasunak ezagutzeko eta dastatzeko.
Ordainketa ES50 3035 0139 7513 9002 4599 kontu korrontean egin behar duzu EKAINAREN 17a baino lehen. EZ AHAZTU!
Aukeratutako 3 ardoekin eta dastaketaren informazioarekin, dastaketan osatzeko fitxak eta Kutxatila bat(Wine Pack), zure etxean jasoko duzu.

Ardoak:

Jatorriko Deitura  duen (D.O) 2019ko Rueda ardo zuri bat, 100% Berdejoa.
Nafarroako Jatorriko Deitura (D.O) duen 2019ko Ardo Gorria. 100% Garnatxa.
Errioxako Jatorriko Deitura (D.O.) duen 2017ko Ardo beltz ondua. Tempranilloa, Garnatxa, Grazianoa.

Ardoak, egokitutako kutxatila eta informazioa eta bidalketa 29€

Izena emateko azken eguna, ekainak 15.

IZEN EMATEA