2020-04-27 - Bagera - Euskaraldia Etxealditik Euskaraldira hizkuntza aldaketak hizkuntza ohiturak
Zuk zeini adierazi nahi diozu esker ona itxialdian besteon alde egiten ari denagatik?
Funtsezko arloetan lanean ari diren beharginei zuzendutako «esker on mezuak» sare sozialetan zabaltzeko proposamena bota du Etxealditik Euskaraldira egitasmoak. Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile, boluntario… diran horiei zuzenduta dago.
Animatu eta bidali zure bideo labur edo argazkia donostia@euskaraldia.eus helbidera edo igo sareetara #etxealditikeuskaraldira #donostia traolak aipatuz.