2020-04-26 - Bagera - Euskaraldia ahobizi belarriprest mahai jolasak Etxealditik Euskaraldira hizkuntza ohiturak
Hona hemen igandea izanda gaurko proposamena: Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?! Hemen duzue gaurko proposamena! Eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!
Jolasteko...
Jakina euskal tribibidala, 1etik 6 jokalarira aritu daitezke aldi berean eta zortzi gaien arteko 4.800 galderen bitartez jokatu.
Gamerauntsia atariak euskarazko bideojoko sorta bat eskaintzen du.
Ahotsak.eus-ek badu aplikazio bat, euskalkien inguruan jolastuz ikasteko.
AtopiaRPG rol jokoaren sortzaileek askatu egin dute liburua, eta nahi duten guztien eskura jarri dute.
Beste hainbat proposamen euskaraz familian, lagun artean, ... bazkalosteaz gozatzeko.
Kantatzeko, dantzatzeko...
Dantzan.eus atarian ari dira bideo sorta bat egiten, Eutsi Dantzan izenekoa. Fandangoa, arin-arina, zortzikoa, jauziak... eta beste dantza askori buruzko jakingarriak eta ikastaro txikiak ematen ari dira horietan.
Gabi de la Mazak ehunka bideo ditu Youtuben, euskarazko azpidatziekin, karaoke gisa kantatzeko.
Izaskun del Cerro zumba ikastaroa ematen ari da Aiaraldea.eus atarian.