Haurrentzat etxerako lanak eta mintzapraktika egiteko laguntza

Izan boluntario!

2020-04-23 - Bagera - Euskara Haurrak hizkuntza etxerako lanak

Konfinamenduaren ondorioz haur eta nerabe askori euskaraz normaltasunez jarraitzeko aukerak murriztu zaizkie. Guk konfinamenduan zehar ere euskara geure bizitzen erdigunean jarri nahi dugu, haurrak euskaraz bizi, hazi eta hezi daitezen.

Horregatik, Donostiako zaintza sareetan laguntza hau eskainiko duten boluntarioen bila gabiltza. Lehen hezkuntzako haurrei euren etxerako lanetan euskaraz laguntzeko edota euskarazko mintzapraktika saioak haiekin egiteko.

IZENA EMAN