Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan

Ines Garcia eta Aitor Etxebarria

2020-04-23 - Bagera

Apirileko Bikografiak saioa Bagera Elkartearen youtube kanalean ikusgai egongo da apirilaren 30ean 19:00etatik aurrera.

Gonbidatuak: Ines Garcia (Tobacco Days liburu dendako arduraduna, Dj eta irrati esataria)  eta Aitor Etxebarria ( Konpositore eta musikaria).

Gidari lanetan Leire Palacios kazetaria arituko da.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ...  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.