2020-04-22 - Bagera - euskal kantak Donostia Kantuz Kantu Jira
Etxealdian igarotzen ari garen tarte luze honetan hainbat jardun bertan behera gelditu behar izan dira, horien artean AMARA BERRIn antolatutako KANTU IKASTAROAK.
Hala ere, baliabide teknologikoak tarteko euskaraz bizitzeko hainbat proposamen zabaltzen ari dira gure artean (Uematik "etxean goxo egoteko baliabideen zerrenda", Euskaraldiatik "etxealditik euskaraldira" ekimena,.. e.a.).
Beno ba guk ere ez gara atzean geldituko eta kantu taldeko partaide batzuekin proposamen bat konpartitu ondoren, irtenbide egoki bat bilatu nahi izan diogu egoera honi eta aurrera egitea pentsatu dugu:
Datorren apirilaren 22tik aurrera, asteazkenero KANTU IKASTARO-SAIOA ON LINE egiteko aukera eskainiko diegu gure taldekide guztiei. Kantu saioak parte-hartzaileak, dinamikoak, arinak eta hezitzaileak izatea nahi dugu.
PROPOSAMENA: