2020-04-21 - Bagera - Euskaraldia ahobizi belarriprest Etxealditik Euskaraldira hizkuntza aldaketak
‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimena apirilak 20tik maiatzaren 3ra egingo dugun ekimena da, Euskaraldia prestatzeko baliagarria izateko asmoarekin.
Proposamen nagusia “bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbita” izango da. Baina hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea ere izango du helburu ekimenak.
Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan (Facebook, Instagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Donostiako Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezuen bidez emango dira ‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak eskainiz. Hona hemen gaurko (apirilak 21) proposatzen den ariketa.