2020-04-20 - Bagera - Euskaraldia ahobizi belarriprest Etxealditik Euskaraldira hizkuntza aldaketak
Abianda gaurtik aurrera Etxealditik Euskaraldira ekimena.
Elkar ikustea ezinezkoa zaigun honetan, agerian geratu da elkarrekin komunikatzeko eta hitz egiteko beharra dugula. Eta horren isla da, ziurrenik inoiz baino gehiago hitz egiten ari garela elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin.
Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian hizkuntza dago. Eta horri lotuta dator Euskaraldiaren proposamen berri hau. Hizketaldi horietan erabiltzen ditugun hizkuntza ohituren gainean hausnarketa egitera bideratutako proposamena, hain zuzen ere. Hau da, etxealdian erabiltzen ditugun hizkuntza-ohiturak zeintzuk diren eta horien zergatiei erreparatzea da proposamen honen helburua.
Horretarako Etxealdian gaudela probestuta, etxekoekin eta etxetik ditugun hartu-emanetako hizkuntza-ohituren inguruan hausnartzea eta ohiturak aldatzeko urratsak emateko helburua duten hainbat proposamen egingo dira.
Dinamika «bere egitera eta parte aktibo izatera» gonbidatu nahi zaituztegu, fisikoki zein sare sozialen bitartez. Bigarren horren aukeraren alde egiten duzuenoi #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzeko eta @deuskaraldia kontuari aipamena eskertuko genizueke.
Bestetik, etxeetako leiho eta balkoietan, berriz, koloretako puntu bat jartzea eskatuko diete partaideei, egitasmoan parte hartzen ari direla adierazteko.