[ATZERATUA]:Hitano ikastaroa

Egingo al dinagu? diagu?

2020-03-05 - Bagera

[ATZERATUA]

Maiatzaren 7tik ekainaren 11ra hitano ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean. Hika hitz egiten ikasteko 9 orduko ikastaro praktikoa izango da, 6 saioetan.

Nori zuzendua?

° Euskaraz zuka dakien edozein pertsonarentzat.

° Hika ez dakien, zeozer dakien edo toka (hika mutilei) edo noka (hika emakumeei) bakarrik dakienarentzat.

Saioak

√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.

√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.

√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.

√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).

√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.

EGUTEGI-ORDUTEGIAK

√ Saioak ordu eta erdikoak (1h 30min) izango dira.

Ostegunetan, arratseko 6:30etik 8:00etara.

√ Egunak: Maiatzak 7, 14, 21, 28 eta ekainak 4, 11.

Prezioa: 25€ / Bagerakideak 20€

Irakaslea: Xabier Eizagirre Landa (IRALEko euskara-irakaslea).