Irakurketa Erraza taldea

Otsailaren 5etik martxoaren 11ra arte

2020-01-13 - Bagera

Irakurketa Erraza kluba euskaraz abian jarriko dugu Koldo Mitxelena liburutegian. Otsailaren lehen astetik hasita, sei astez bilduko da taldea Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.

Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte izango dira gidariak, eta modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean euskarazko eleberri bat irakurriko da: Basabizitzaren deia, Jack London-ena.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago kluba, Irakurketa Erraza formatuko liburua baita eleberria. Euskaraz irakurtzearen (eta ulertu eta gozatzearen) lilura suspertzea da helburua.

DATAK: Otsailaren 5etik martxoaren 11ra arte – asteazkenero

ORDUA: 19:00etatik 20:00etara

TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian

Izen-emate epea:Urtarrilaren 13tik otsailaren 4ra arte izango da Bagera Elkartean

Telefonoa: 943005074

e-posta: bagera@bagera.eus

Helbidea: Hernani kalea 15, behea