2 mintzodromo Euskararen Egunean

Hitzez hitz, ahoz aho

2019-11-18 - Bagera - Mintzodromoa Euskararen Eguna

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako euskaltegiak, Euskara Zerbitzua, eta San Telmo museoarekin elkarlanean antolatzen da Mintzodromoa. Oraingoan, 2 txandetan parte hartzeko aukera izango da; 10:00etan eta 17:00etan.

Parte hartzera animatuz gero, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 943005074 telefono zenbakira deituz.

Parte hartzaileekin aritzeko laguntzaileak behar izaten ditugu, beraz, aukera baduzu ez izan zalantzarik eta izena eman!