Nafar hegoaldeko uzta

EUSKARARI PUZKA

2019-10-29 - Bagera - euskararen erabilera Errigora

6 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zutenetik. Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili. Ia 80.000 saski eraman ditugu Nafarroa hegoaldeko baratzetik Euskal Herriko txoko guztietako sukaldeetara eta ia 1.000.000€ bideratu dugu Euskal Herriko txoko guztietatik Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara.

Aurtengo eskaintzaren berrikuntza: 50€ko bi saski planteamendutik (saski zuria eta saski beltza), izaera eta prezio desberdinetako hiru saskira pasatuko gara. Saski beltza, orain arte eskaintzen izan den moldeko saskia izango da, betikoa, 50€ren truke jaso ahal izango dena. Berdea 60€tan eskuratu ahal izango da, produktu ekologikoz osatua. Saski zuriak —berezia— 70€ko balioko du; Gabonetako saski baten tankerakoa, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz.

Eskatu saskia(k) bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz azaroaren 20a baino lehen.

Oharra: Saskiak Bagera Elkartean jaso beharko dira