Irakurketa Erraza talde berria

Azaroan eta abenduan Ernest LLuch liburutegian

2019-10-22 - Bagera - irakurketa erraza

Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Montse Floresen “Rif mendietako ura” irakurriko dugu.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

DATA: Azaroaren 12tik abenduaren 17ra arte

EGUNA: asteartea

ORDUA: 19:00etatik 20:00etara

TOKIA: Ernest Lluch Liburutegia (Amara Berri)

Doan (lekuak bete arte)

Izen ematea: bagera@bagera.eus edo 943005074 telefono zenabakian