Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astea

Gonbidapenak eskuratu nahi dituzu?

2019-10-21 - Bagera - Euskara Zinea

Bagera Elkarteak Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Asterako gonbidapenak ditu. Gonbidapenak eskuratzeko mezu bat bidali behar da bagera@bagera.eus  helbidera zure izen abizenak jarriz eta zein filmetarako gonbidapenak nahi dituzun zehaztuz.

Hona hemen filmen zerrenda:

VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA

Urriak 26, larunbata
17:00etan The Wicker Man
19:30ean I Walked with a Zombie
Urriak 27, igandea
17:00etan The Company of Wolves
19:30ean The Witch eta Kresala
Urriak 28, astelehena
19:30ean Valerie and her Week of Wonders
Urriak 29, asteartea
19:30ean Lokis
Urriak 30, asteazkena
22:00etan Witchfinder General
Urriak 31, osteguna
19:30ean The Last Wave
Azaroak 1, ostirala
19:30ean Nazioarteko film laburren maratoia

ANTZOKI ZAHARRA

Urriak 28, astelehena

17:00etan Animaziozko Film Laburrak
Urriak 30, asteazkena
17:00etan Extra Ordinary
Urriak 31, osteguna
17:00etan Finale

Oharrak:
- Filmak jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dira euskarazko azpidatziekin.
- EZ DA ZOZKETARIK EGINGO. Gonbidapenak eskatzen diren heinean banatuko dira agortu arte.
- Gonbidapenak Bagera Elkartean jaso beharko dira.